Sacred Texts  Bible  World Bible  Index  Previous  Next 

Basque Bible: 2 Peter

1:1 SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney:

1:2 Gratia eta baque multiplica daquiçuela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren eçagutzeaz:

1:3 Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz:

1:4 Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic.

1:5 Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia:

1:6 Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:

1:7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.

1:8 Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean.

1:9 Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela.

1:10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.

1:11 Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue.

1:12 Bada, eznaiz nagui içanen gauça hauçaz bethiere çuen orhoit eracitera, iaquinsu eta confirmatuac baçarete-ere eguia hunetan.

1:13 Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea:

1:14 Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala.

1:15 Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen.

1:16 Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala:

1:17 Ecen recebitu vkan çuen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri içanic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut:

1:18 Eta guc voz cerutic igorri haur ençun vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan.

1:19 Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan.

1:20 Baldin lehenic aditzen baduçue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric.

1:21 Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.

2:1 Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.

2:2 Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita.

2:3 Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.

2:4 Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.

2:5 Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric.

2:6 Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén.

2:7 Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du.

2:8 (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz)

2:9 Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen:

2:10 Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera.

2:11 Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten.

2:12 Baina hauc, animal brutal bere sensualitateari darreitzanac beçala, hatzamaiteco eta deseguiteco eguinac dirade, aditzen eztituzten gauçác vituperatzen dituztela, bere corruptione beraz deseguinen dirade:

2:13 Recebitzen dutela iniustitiazco saria, voluptatetan estimatzen dituztela egun orozco delicioac, thatchác eta maculác, dostatzen diradela bere enganioetan çuequin banquetatuz.

2:14 Beguiac adulterioz betheac dituztela, eta bekatu eguitetic guelditzen eztaquitela, arima inconstantac bazcatzen dituztela, bihotza auaritiatara exercitatua dutela, maledictionezco haour diradela:

2:15 Bide çucena vtziric errebelatu içan dirade, Balaam Bosorensemearen bideari iarreiqui içanic, ceinec iniquitatezco sariari on eritzi baitzaraucan: eta bere iniquitateaz vençutu içan cen:

2:16 Ecen asto eme vztarrico batec voz humanoz minçaturic reprimi ceçan Prophetaren frenesiá.

2:17 Hauc dirade ithurri vr gabeac, hodey haice buhumbaz erabiliac, eta ilhumbezco lanhoa seculacotz beguiratzen çaye.

2:18 Ecen vanitatezco propos guciz arrogantac pronuntiatzen dituztela bazcatzen dituzté haraguiaren guthiciéz eta insolentiéz, erroretan conuersatzen dutenetaric eguiazqui ihes eguin çutenac:

2:19 Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da.

2:20 Ecen baldin munduco satsutassunetaric retiratu diraden ondoan Iesus Christ Iaunaren eta Saluadorearen eçagutzeaz, guciagatic-ere berriz hetan nahassiric vençut baditéz, hayén azquen conditionea lehena baino gaichtoago eguin içan da.

2:21 Ecen hobe vkan çuqueiten iustitiazco bidea ez lutén eçagutu, ecen ez eçaguturic hura, eman içan çayen manamendu saindutic guibeleratzea:

2:22 Baina hæy heldu içan çaye prouerbio eguiazcoz erraiten ohi dena, Ora itzuli içan da bere issurtze proprira: eta, Ahardi ikuciaitzuli içan da istilera iraulzcatzera.

3:1 Maiteác, ia bigarren epistola haur scribatzen drauçuet, ceinez iratzartzen baitut aduertimenduz çuen adimendu chahua.

3:2 Orhoit caretencát Propheta sainduéz aitzinetic erran içan diraden, hitzéz, eta gure manamenduaz, cein baicara Iaunarén eta Saluadorearen Apostolu.

3:3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.

3:4 Eta dioitela, Non da haren aduenimenduco promessa? ecen Aitác lokartu içan diradenaz gueroztic, gauça guciéc hunela continuatzen duté creationearen hatseandanic.

3:5 Ecen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola ceruèc lehenagodanic bere içatea vkan dutén, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz.

3:6 Halacotz orduco mundua vr dilubio batez estali içanic galdu içan da.

3:7 Baina orain diraden ceruäc eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta guiçon gaichtoén destructionearen eguneco.

3:8 Baina hunez etzaretela ignorant, maiteác, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe beçala, eta milla vrthe egun-bat beçala diradela.

3:9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.

3:10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.

3:11 Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?

3:12 Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?

3:13 Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita.

3:14 Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin.

3:15 Eta gure Iaunaren patientiá saluamendu estima eçaçue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman içan çayón sapientiaren araura scribatu vkan drauçuen beçala:

3:16 Quasi bere epistola gucietan nola punctu hauçaz minço baita: ceinétan baitirade batzu aditzeco gaitzic, ignorantéc eta fermetate gabéc makurtzen dituztenic, berce Scripturac-ere beçala, bere buruén destructionetan.

3:17 Çuec beraz, maiteác, engoitic aduertituac çaretenaz gueroztic, beguirauçue abominablén enganioz bercéquin eraman içanic, çuen fermetatetic eror etzaitezten.

3:18 Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.


Next: 1 John