Sacred Texts  Bible  World Bible  Index  Previous  Next 

Basque Bible: Philemon

1:1 PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari,

1:2 Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari:

1:3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

1:4 Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan,

1:5 Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara:

1:6 Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez.

1:7 Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.

1:8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:

1:9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.

1:10 Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:

1:11 Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.

1:12 Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.

1:13 Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:

1:14 Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.

1:15 Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:

1:16 Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?

1:17 Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala.

1:18 Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac.

1:19 Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala.

1:20 Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean.

1:21 Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála.

1:22 Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela:

1:23 Epaphras ene presoner quideac Iesus Christean,

1:24 Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté.

1:25 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen.


Next: Hebrews